XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

SARRERA

1.- IKERKETAREN XEDEA

Argitalpen honetan Gipuzkoako Udalen 1984-1992 epealdiko zerga- eta aurrekontu-datu nagusienak aurkeztu ditugu.

Gure asmoa, horien berri ematean, oinarri numeriko ez oso zabal bat eskaintzea izan da.

Oinarri numeriko horrek, informazio analisietan oinarrituta, udal enteen kontzeptuen arteko lehendabiziko erkaketak egiteko aukera emango digu.

Datuak aukeratzeko ekonomi eta erkaketa-erlebantzia irizpideak izan dira kontuan.

Era horretan, egindako likidazio, gastu eta dirusarreren emaitzei lehentasuna eman diegu programatutako hasierako aurrekontu, gastu eta dirusarrerekiko.

Datu erkaketari dagokionean, estatuko kontabilitatetik eratorritako ekonomi eta finantza-kontzeptuetan oinarrituz egin dira estatistikak, eta prezio iraunkorren eta biztanle kopuruen arabera moldatu dira.

Edozein modutan, aurkeztutako datuak aztertzerakoan kontuan izan behar dira udalek erabilitako kontabilizatze irizpide ezberdinak, eta egin behar izan diren ezinbesteko aldaketak; ahaztu gabe, noski, estatistikak egiterakoan gertatu ahal izan den akatsen bat edo beste.

Zentzu horretan, argitalpenaren irakurleei arren eskatu nahi diegu egoki iritzitako iradokizunak nahiz lanean topatzen dituzten akatsen zuzenketak Zerga eta Finantza Politikako Zuzendaritzara bidal ditzatela;

era horretan, Gipuzkoako herrialde historikoko udalen ekonomi eta finantza-errealitatearen azterketa egiterakoan eskuartean lan doi eta egokiagoa izango dugu.

2.- INFORMAZIO ITURRIAK

Lana egiteko erabili ditugun datuen jatorria honako hau da:

a) Udal Aurrekontuen Likidazioak onartzeko espedienteak.
b) GAOn argitaratutako Udal Aurrekontuen onarpen-iragarkiak.
c) GAOn argitaratutako Udal Ordenantzen onarpen-iragarkiak.

Lan honetan erabili diren Aurrekontu eta Ordenantzen datuak udal guztientzat homogenoak izan badira ere, udalek aurrekontuak egiterakoan irizpide ezberdinak erabili dituzte eta, horren ondorioz, likidazioen datuak udal batetik bestera guztiz ezberdinak, hots, heterogenoak izan dira.

Hori dela eta, arazo gehiago izan dira Gipuzkoako udalak erkatzen zituzten azterketak egin eta aurkezterakoan.

Zentzu horretan, lanean erabili diren aurrekontuen likidazioen datuetan homogenizazio doiketak, atal honetan agertzen direnak, egin behar izan ditugu.

Homogenizazio doiketen ondorioz, ez datoz bat argitalpen honetan aurkeztutako datuak eta udal aurrekontuen beste estatistika batzuetan (Eustat, Instituzioarteko Batzordea Euskadiko Udal Sektore Publikoaren azterketarako, eta abar) azaltzen direnak.

Ikertzen ari garen 1984-1992 epealdian zehar, orain arte aurrekontua kontraitze eta ordaintze fasean egin duten udalek, piskanaka-piskana, ADOP teknika ezarri dute.

Horren ondorioz, aurrekontuak likidatzerakoan zenbateko handi samarrak dituzten kreditu-gerakinak azaldu dira.

Kontraituaren lehenagoko aurrekontu-teknikarekin, kreditu horiek, superabita zehazterakoan, sortu zireneko ekitaldiko gastutzat hartzen ziren (ordaintzeko dauden aitortutako betebeharrak).

ADOP teknikan kreditu-soberakinak erasten direneko ekitaldiko gastutzat hartzen dira.

Irizpide ezberdinak erabiltzearen ondorioz, udal batean bertan aldizkako serieak heterogenoak dira.

Eta, gainera, Udaletan ADOP teknikaren ezarpena batera egin ez denez, heterogenitate maila oraindik handiagoa izango da.

Era horretan, Donostiako Udalak aipatu teknika 1986ko aurrekontuak egiterakoan erabili zuen lehenengo aldiz.

Gainerako udalek geroago ezarri dute, komeni zela ikusi, eta erabilitako informatikako lanabesak (KESI) horretarako aukera eman duten neurrian.

Zentzu horretan Gipuzkoako Udalen Aurrekontuari buruzko 4/1991 Foru Arauak ADOP teknikaren ezarpenerako muga-datatzat, bost mila biztanle baino gutxiagoko udalerrietan, 1993ko data xedatu du, eta, gainerako udaletan, 1994ko ekitaldia.

Datuak homogenotzeko irizpide hau erabili dugu: hurrengo ekitaldiari erantsitako kreditu-gerakinak jatorrizko ekitaldiko gastutzat hartzea.

Beste modu batera esateko, ADOP teknika alboratu eta gastuen edozein baimentze-eskuratze, ordaintzeko dagoen aitortutako betebehartzat (kontraitua) hartuko da.

Aipatu irizpidea hartzeko bi arrazoi izan ditugu kontuan: batetik, kontuan hartu dugun epealdian, ADOP teknikaren arabera egindako (eta likidatutako) aurrekontuak gutxiengo bat izan direlako; eta, bestetik, informazio faltagatik, doiketa beste modura egitea materialki ezinezkoa zelako, ADOP sistema garatuagoa baitago.